ONGI ETORRI JOLASEN MUNDURA LAGUNOK!!

viernes, 12 de octubre de 2012

BENETAN, ZER DA JOLASTEA?

Sarrera honekin hasteko inoiz pentsatu duzue zer den jolastea?

Gaurko sarreran jolasaren definizioan zentratuko gara eta hasteko adituek jolasa honela definitzen dutela esan daiteke:

  "Jolasa mugimendu ekintza bat da, eta honen helburu bakarra dibertitzea da. Nahiz eta normalean haurtzaroarekin lotzen den, jolasa, bizitza osoan egiten da. Haurrek, jolasa, espresatzeko eta ideiak eta esperientziak elkar trukatzeko erabiltzen dute. Jolasa plazera sentiarazten du (jolasteko jolasten da). Horren bitartez, haurrek, emozioak eta esperientzia berriak ikasten dituzte, eta talde bateko kide izaten ere ikasten dute. Jolasaren bitartez, haurrak helduen mundura gertura daitezke,; etorkizunean bete beharko dituen rolen bitartez, gaitasun fisikoak, ahozkoak, intelektualak eta komunikaziozkoak landuz..."

Nik beste ikuspuntu batetik azaldu egingo dut zer den jolasa. Debekua ez dena derrigortua da, eta derrigortua ez dena debekua, guk egindako munduan. Behin Bilboko parke batean irakurri nuen: "Prohibido jugar". 
I
Jolastea da ,
eskutik heldu eta hankak paseatzea,
 jolastea da 
pareta hizkitan irakurtzen saiatzea, 
jolastea da 
ziba askatu eta zeba ahozkatzea... 
Noren ideia izan da ama jolasa debekatzea?

II
Jolastea da zilipurdika
lurrak kordea galtzea,
jolastea da adar batetik,
hankak zintzilinkatzea,
jolastea da pixerreketan
parkeak nagikatzea...
Ta kremailera trabatu bat da
jolasa debekatzea.

III
Jolastea da denbora-pasa
ordularia galtzea,
jolastea da enbor batean
zirkuluak kontatzea,
jolastea da kabira igo 
eta kuku kantatzea...
Ta masailean hatz marka bat da
jolasa debekatzea

IV
Jolastea da oherakoan
ilargia itzaltzea,
jolastea da pijama jantzi
eta ametsak esnatzea,
jolastea da kontrabentanan
opari bat zabaltzea,
ta egusenti lapur bat da
jolasa debekatzea.

V
Jolastea da kounpioa,
jolastea da ohatzea,
jolastea da olatutxoa,
jolastea da baratzea,
jolastea da umetokia,
jolastea da etxea...
Adin txikiko kartzela bat da
jolasa debekatzea.

VI
Jolastea da zuhaitz atzean
mundutik ezkutatzea,
jolastea da zapiarekin
betiko eskapatzea...
Eta orduan zer da benetan
jolasa debekatzea?
Zebra bidean agurrik gabe
haur bat abandonatzea

Doinua: Haur txikia


No hay comentarios:

Publicar un comentario