Hain garrantzitsua da jolasa haurtzaroan?
Gaur argitaratu dudan sarreran jolasaren inportantziaz hitz egingo dut.Jolasa haurtzaroko jarduera nagusia da, ezin
bestekoa eta funtsazkoa giza garapenerako. Haurraren garapen psikomotorrean, intelektualean, afektibo-emozionalean
eta sozialean laguntzen du. Jolasa ezinbesteko beharrizana da, haurrak ekintza
behar du, ibjektuak erabili eta harremanak izan eta hori lortzen duena jolasten
duenean.
Haur batek ez du jolasten gaixorik dagoela esan genezake. Jolas egiteak oso eragin positiboa du hezkuntzarako eta giza garapenerako.
- Ikuspuntu biologikotik: Nerbio sistemaren garapena bizkortzen du.
- Ikuspuntu psikomotorretik: Gorputzaren eta zentzumenen garapena.
- Ikuspuntu intelektualetik: Ikasi egiten du.
- Soziabilitatearen ikuspuntutik: Bere parekoekin harremanatzen da.
- Afektibo ikuspuntutik: Jolasa atsegina, denbora pasa eta bizitzeko poztasuna ematen duen jarduera dela esan genezake.
Jolasekin haurrak bere burua aurkitzen
du, ikertzen du, eta sentsipenekin, mugimenduarekin, harremanekin…
esperimentatzeko aukera du.
Gaur egun, jolasa haurtzaroan nortasuna
eratzen denean, adierazpeneko eta kontrol emozionalerako, funtsazko tresna dela
esan dezakegu. Jolasak eginkizun garrantzitsua du haurraren oreka psikikoan, afectivo
emozionalean… Jolas jarduerak garapen eginkizun garrantzitsua du, baita
eginkizun terapeutikoa.
Laburbilduz, esan daiteke jolasa oso
garrantzitsua dela haurraren garapenerako.
Amaitzeko, bideo bat ikusteko aukera izango duzue, non nik azaldutakoa beste modu batez agertzen den.
Amaitzeko, bideo bat ikusteko aukera izango duzue, non nik azaldutakoa beste modu batez agertzen den.
No hay comentarios:
Publicar un comentario