ONGI ETORRI JOLASEN MUNDURA LAGUNOK!!

domingo, 25 de noviembre de 2012

HELDUEK ERE JOLASTEN DUTE

Zergatik helduek ere jolasaren beharra dute?

Sarrera honekin hasi baino lehen pentsatzeko galdera bat egingo dizuet: "Nola deskribatuko zenuke zure bizitza?" Zure hitzak tonu negatibo bat badute, beharbada zure bizitzari osagai garrantzitsu bat faltatzen zaio osasuntsu eta pozik egoteko: JOLASA
Umeek bezala helduek ere jolasteko beharra dute baina gure gizarteak  korrika eta lasteka bizitzera eta inolako deskantsurik ez izatera ohituta dago.Normalean gaitz hau ez dugu nabaritzen gure bizitza pertsonalera, osasunera, egoera fisikora... iristen den arte. Gaztelaniaz hau guztia biltzen duen errefrau bat dago: "¡No saltamos hasta que estamos cocidos!"
Hau saihesteko sarrera honetan zenbait argibide eskainiko dizkizuet.


Jolasak abantail asko eskaintzen dizkigu gure osasunerako, hala nola:
  • Estres erreakzioak gutxitzen ditu.
  • Inmunitate sistema estimulatu egiten du.
  • Adorea igotzen laguntzen du eta aspergurari aurre egiten dio.
  • Energia eta produktibitatea handitzen da.
  • Egoera pertsonalak hobetzen ditu..
  •  Sormena nagusitzen doa.
Beharbada zuek osasuntsu jaten duzue, kirola egiten duzue eta ondo lo egiten duzue. Orduan, zergatik ez jolastea?

Egoera hau hobetzeko gomendatzen dizuet ahal izanez gero, familiarekin, lagunekin edota seme-alabekin gau bat haiekin jolasten egotea, jostailu denda batera joatea eta ikustea zer erakartzen dizun, lan osterako zer gustatuko litzaizuke egitea pentsatzea... Azken batean, zu hobeto sentitzeko eta ondo pasatzeko jolasak prestatzea.

Azken batean zer da garrantzitsuena OSASUNA ala LANA?



1 comentario:

  1. Egia esan, ematen du nagusitzen joan ahala jolasteko eskubide gutxiago daukagula, eta hau ez da zertan honela izan behar! Agian lotsak edo, ez digu barruan daukagun ume horrek nahiko luken moduan jolasten uzten, baina horri aurre egin behar diogu.
    Nagusiagoei zuzendutako jolasak ere badaude, eta bestela egin dezagun bidaitxo bat gure haurtzarora!

    ResponderEliminar