Zuen ustez, zeintzuk dira hobeak, antzinako jolasak ala gaur egungo jolasak?
Aditu desberdinek gai honen inguruan iritzi desberdinak dituzte baina argi dagoena zera da; jolasak eta jolasteko moduak ikaragarri aldatu direla eta umeek gero gutxiago lantzen dutela sormena. Sarrera honetan horren inguruan lan egingo dugu eta arrazoi desberdinak azaldu eta jolas desberdinak aipatzen eta konparatzen.
Antzinako jolasak |
Gure aurreko belaunaldietan jolasten genuen bitartean sormena eta adimena garatzen genuen. Adibidez, mutilek zibara, txapetara, baloira... jolasten zuten eta neskek, berriz, sola saltatzera eta etxeetara jolasten zuten. Horren bitartean pozik abesten zuten ere. (*)
Orain aldiz, gure umeen jolasteko modua, komunikatzeko era eta hezteko ikuspuntua ikaragarri aldatu da. Aldaketa hau, teknologia berrien eta internetaren sorrera eta honen erabilpen masiboarekin eman da.
Bideokontsolak, ordenagailuak, telebista... aurrerapausu handiak dira, baina hauek adikzioak sortarazten dituzte eta ordu asko ematen dira horien aurrean. Horrela umeek beraien sormena eta imajinazioa ez dute lantzen eta beste pertsona batzuek sortutako istorioetan eta kontsoletan zentratzen dira.
Gaur egungo jolasak |
Horregatik, esan dezakegu teknologia berriak jolasen inguruan erabiltzea ona dela baina sormenari ere lekua utzi behar diogu. Sozializazioarako ere kaltegarria da, umeek inhibitu egiten direlako eta ez dutelako beste umeekin jolasten ezta iritziak eta jolasak konpartitzen ere.
(*) Aurreko belaunaldiko emakume baten haurtzaroko jolasei buruzko testimonioa hurrengo bideoan jaso da. Entzun, ikusi eta gozatu. Jolasa eta haurtzaroa
Zati hau irakurtzen, gauza bategaz konturatu naz: gaur egungo jolasak kaka hutsa bat dira! Gogoratzen duzu, Nekane, larunbatean partxisera, okara eta twistera jolasten? Hori bai jolas onak direla!
ResponderEliminarAh, zalantzarik gabe, oso blog ona egin duzu!;)