Inoiz pentsatu duzue nola sailkatu ahal diren jolas desberdinak?
Milaka irizpide desberdin daude jolasak sailkatzeko, baina honako sarrera honetan jolas horiek garatzen duten alderdiari begira sailkapen modu bat azalduko dizuet. Alde horretatik, hauek bereiz ditzakegu: jolas psikomotorrak, jolas kognitiboak, jolas sozialak eta jolas afektibo-emozionalak.
Jolas psikomotorrak
Jolas mota honi esker, umeek beren burua esploratzen dute eta uneoro neurtzen dute egin dezaketena; halaber, beren ingurua aztertzen dute, beste ume batzuk eta objektuak aurkitzen dituzte, eta beren jolasetan integratzen.
- Gorputza ezagutzeko jolasek haurrak beren gorputz - atal guztiez jabetu daitezen balio dute.
- Jolas motorrek gorputz doikuntza, lateralitatea, oreka, kontrol tonikoa eta erlaxazioa eta espazioaren antolamendua garatzen laguntzen dute.
- Jolas sentsorialek entzumen-, ikusmen-, ukimen-, dastamen- eta usaimen-diskriminazioa lantzen dute batik bat.
- Baldintza fisikoari dagozkion jolasek gharrak oro har indartzen laguntzen dute.
Jolas kognitiboak
Jolas mota honek, abstrakziora eta sormenera daraman pentsamendua garatzeko jolasak duen garrantzia azpimarratuko dute.
- Manipulazio-jolasak (eraikuntza-jolasa), pentsamendu abstraktua estimulatzen du, kontzentrazioa bultzatzen du eta sormena sustatzen du, besteak beste.
- Esplorazio- edo aurkikuntza-jolasa, non umeak, nahierara, objektuekin harremanetan dauden, haiek manipulatuz eta esperimentatuz.
- Arreta- eta oroimen-jolasak, irudimen-jolasak eta hizkuntza-jolasak, nesken eta mutilen adierazpenean eta komunikazioan aurrerapenak egiteko erabiltzen direnak.
Jolas sozialak
Umeak beste umeekin erlazionatzera bultzatzen dutenak. sozializaziorako oso garrantzitsuak direnak. Horrela, jolas sinbolikoak, arautuak eta elkarlanekoak, beren ezaugarriak direla eta, beharrezkoak dira haurraren sozializazio-prozesuan.
Jolas hauek, jolasaren eta garaoen afektiboaren arteko erlazioa erakutsi dute. Rol-jokoek edo jolas dramatikoek haurrari egoera pertsonal jakin batzuk onartzen eta menderatzen lagun diezaiokete, edo bere desio inkontzienteak edo kontzienteak adierazten; era berean, gatazka jakin baten aurrean hainbat soluzio entseatzeko aukera ematen dute. Autoestimu-jolasek norbanakoari den ebzalakoa izateaz pozik sentitzen eta bere burua onartzen laguntzen doite.
No hay comentarios:
Publicar un comentario