ONGI ETORRI JOLASEN MUNDURA LAGUNOK!!

viernes, 26 de octubre de 2012

JOLASAREN EZAUGARRIAK

Ba al dakizue zeintzuk diren jolasaren ezaugarriak?

Seguruenik inoiz ez duzue pentsatu orokorrean zeintzuk diren jolasaren ezaugarriak. Ez da inporta, nik gaurko sarrera honetan azalduko dizuet zeintzuk diren jolasaren ezaugarri orokorrak, helburua zein den eta zer lortu edo garatu dezakegun jolasaren bidez. 
Behin sarrera hau irakurri eta ger ziur nago jolasari garrantzia gehiago eta gero eta ghiago landuko duzuela bai eskolan ikasleekin baita zuen sema-alabekin ere.

Jolasak berezko esangura eta helburua du; berezko, funtsezko eta beharrezko osotasuna du, eta, haren bidez, haurrak gauza berriak ikasten ditu, ikertu egiten ditu, sormenaz goztzen du, pentsamenduak adierazten ditu, bulkadak eta emozioak kanporatzen ditu, ametsak betetzen ditu eta helduak debekatzen dion guztia egiten du. Jolasa, naturalki sortzen da haurrengan, eta ingurunearekin harremanetan jartzeko modu berezia da.

Hau guztia esanda jolasaren ezaugarri aipagarrienak honako hauek direla esan dezakegu:
  • Jarduera atsegina da.
  • Jolasak librea, berez sortzen dena eta erabat borondatezkoa izan behar du.
  • Jolasak berak badu helburu bat.
  • Jolasa fikziozko errealitate batean egiten da.
  • Jolas guztiek muga bat dute espazioan eta denboran.
  • Jolasak jarduera dakar berekin.
  • Jolasa haurrari bere burua irmotzeko aukera ematen dio.
  • Jolasak haurraren prozesu  sozializatzailea bultzatzen du.
  • Jolasak desberdintasunak konpentsatzeko, jendea integratzeko eta errehabilitatzeko funtzioa betetzen du.
  • Jolasean, materiala ez da ezinbestekoa.
Esandako guztia kontuan hartuta, ondoriozta dezakegu jolasa librea edo gidatua izan daitekeela berez. Jolas librea berez sortutakoa da, haurrak proposatutakoa, eta lehen aipatu ditugun ezaugarri guztiak ditu; jolas gidatua, berriz, helduak proposatuta sortzen da eta, beraz, ez du askatasunaren eta berezkotasunaren kondizioa betetzen. Beraz, jolas gidatuak, berez, ez ditu lehen aipatu ditugun ezaugarri guztiak betetzen, baina, askotan, haurrak bere egiten du azkenean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario