ONGI ETORRI JOLASEN MUNDURA LAGUNOK!!

domingo, 25 de noviembre de 2012

HELDUEK ERE JOLASTEN DUTE

Zergatik helduek ere jolasaren beharra dute?

Sarrera honekin hasi baino lehen pentsatzeko galdera bat egingo dizuet: "Nola deskribatuko zenuke zure bizitza?" Zure hitzak tonu negatibo bat badute, beharbada zure bizitzari osagai garrantzitsu bat faltatzen zaio osasuntsu eta pozik egoteko: JOLASA
Umeek bezala helduek ere jolasteko beharra dute baina gure gizarteak  korrika eta lasteka bizitzera eta inolako deskantsurik ez izatera ohituta dago.Normalean gaitz hau ez dugu nabaritzen gure bizitza pertsonalera, osasunera, egoera fisikora... iristen den arte. Gaztelaniaz hau guztia biltzen duen errefrau bat dago: "¡No saltamos hasta que estamos cocidos!"
Hau saihesteko sarrera honetan zenbait argibide eskainiko dizkizuet.


Jolasak abantail asko eskaintzen dizkigu gure osasunerako, hala nola:
  • Estres erreakzioak gutxitzen ditu.
  • Inmunitate sistema estimulatu egiten du.
  • Adorea igotzen laguntzen du eta aspergurari aurre egiten dio.
  • Energia eta produktibitatea handitzen da.
  • Egoera pertsonalak hobetzen ditu..
  •  Sormena nagusitzen doa.
Beharbada zuek osasuntsu jaten duzue, kirola egiten duzue eta ondo lo egiten duzue. Orduan, zergatik ez jolastea?

Egoera hau hobetzeko gomendatzen dizuet ahal izanez gero, familiarekin, lagunekin edota seme-alabekin gau bat haiekin jolasten egotea, jostailu denda batera joatea eta ikustea zer erakartzen dizun, lan osterako zer gustatuko litzaizuke egitea pentsatzea... Azken batean, zu hobeto sentitzeko eta ondo pasatzeko jolasak prestatzea.

Azken batean zer da garrantzitsuena OSASUNA ala LANA?



viernes, 23 de noviembre de 2012

ANTZINAKO JOLASAK ETA GAUR EGUNGO JOLASAK

Zuen ustez, zeintzuk dira hobeak, antzinako jolasak ala gaur egungo jolasak?

Aditu desberdinek gai honen inguruan iritzi desberdinak dituzte baina argi dagoena zera da; jolasak eta jolasteko moduak ikaragarri aldatu direla eta umeek gero gutxiago lantzen dutela sormena. Sarrera honetan horren inguruan lan egingo dugu eta arrazoi desberdinak azaldu eta jolas desberdinak aipatzen eta konparatzen. 

Antzinako jolasak

Gure aurreko belaunaldietan jolasten genuen bitartean sormena eta adimena garatzen genuen. Adibidez, mutilek zibara, txapetara, baloira... jolasten zuten eta neskek, berriz, sola saltatzera eta etxeetara jolasten zuten. Horren bitartean pozik abesten zuten ere. (*)

Orain aldiz, gure umeen jolasteko modua, komunikatzeko era eta hezteko ikuspuntua ikaragarri aldatu da. Aldaketa hau, teknologia berrien eta internetaren sorrera eta honen erabilpen masiboarekin eman da.
Bideokontsolak, ordenagailuak, telebista... aurrerapausu handiak dira, baina hauek adikzioak sortarazten dituzte eta ordu asko ematen dira horien aurrean. Horrela umeek beraien sormena eta imajinazioa ez dute lantzen eta beste pertsona batzuek sortutako istorioetan eta kontsoletan zentratzen dira.
Gaur egungo jolasak


Horregatik, esan dezakegu teknologia berriak jolasen inguruan erabiltzea ona dela baina sormenari ere lekua utzi behar diogu. Sozializazioarako ere kaltegarria da, umeek inhibitu egiten direlako eta ez dutelako beste umeekin jolasten ezta iritziak eta jolasak konpartitzen ere.


(*) Aurreko belaunaldiko emakume baten haurtzaroko jolasei buruzko testimonioa hurrengo bideoan jaso da. Entzun, ikusi eta gozatu. Jolasa eta haurtzaroa

viernes, 9 de noviembre de 2012

JOLASAREN SAILKAPENA

Inoiz pentsatu duzue nola sailkatu ahal diren jolas desberdinak?

Milaka irizpide desberdin daude jolasak sailkatzeko, baina honako sarrera honetan jolas horiek garatzen duten alderdiari begira sailkapen modu bat azalduko dizuet. Alde horretatik, hauek bereiz ditzakegu: jolas psikomotorrak, jolas kognitiboak, jolas sozialak eta jolas afektibo-emozionalak.

Jolas psikomotorrak
Jolas mota honi esker, umeek beren burua esploratzen dute eta uneoro neurtzen dute egin dezaketena; halaber, beren ingurua aztertzen dute, beste ume batzuk eta objektuak aurkitzen dituzte, eta beren jolasetan integratzen.
  • Gorputza ezagutzeko jolasek haurrak beren gorputz - atal guztiez jabetu daitezen balio dute.
  • Jolas motorrek gorputz doikuntza, lateralitatea, oreka, kontrol tonikoa eta erlaxazioa eta espazioaren antolamendua garatzen laguntzen dute.
  • Jolas sentsorialek entzumen-, ikusmen-, ukimen-, dastamen- eta usaimen-diskriminazioa lantzen dute batik bat.
  • Baldintza fisikoari dagozkion jolasek gharrak oro har indartzen laguntzen dute.

Jolas kognitiboak
Jolas mota honek, abstrakziora eta sormenera daraman pentsamendua garatzeko jolasak duen garrantzia azpimarratuko dute.

  • Manipulazio-jolasak (eraikuntza-jolasa), pentsamendu abstraktua estimulatzen du, kontzentrazioa bultzatzen du eta sormena sustatzen du, besteak beste.
  • Esplorazio- edo aurkikuntza-jolasa, non umeak, nahierara, objektuekin harremanetan dauden, haiek manipulatuz eta esperimentatuz.
  • Arreta- eta oroimen-jolasak, irudimen-jolasak eta hizkuntza-jolasak, nesken eta mutilen adierazpenean eta komunikazioan aurrerapenak egiteko erabiltzen direnak.

Jolas sozialak
Umeak beste umeekin erlazionatzera bultzatzen dutenak. sozializaziorako oso garrantzitsuak direnak. Horrela, jolas sinbolikoak, arautuak eta elkarlanekoak, beren ezaugarriak direla eta, beharrezkoak dira haurraren sozializazio-prozesuan.


Jolas emozionalak
Jolas hauek, jolasaren eta garaoen afektiboaren arteko erlazioa erakutsi dute. Rol-jokoek edo jolas dramatikoek haurrari egoera pertsonal jakin batzuk onartzen eta menderatzen lagun diezaiokete, edo bere desio inkontzienteak edo kontzienteak adierazten; era berean, gatazka jakin baten aurrean hainbat soluzio entseatzeko aukera ematen dute. Autoestimu-jolasek norbanakoari den ebzalakoa izateaz pozik sentitzen eta bere burua onartzen laguntzen doite.



viernes, 26 de octubre de 2012

JOLASAREN EZAUGARRIAK

Ba al dakizue zeintzuk diren jolasaren ezaugarriak?

Seguruenik inoiz ez duzue pentsatu orokorrean zeintzuk diren jolasaren ezaugarriak. Ez da inporta, nik gaurko sarrera honetan azalduko dizuet zeintzuk diren jolasaren ezaugarri orokorrak, helburua zein den eta zer lortu edo garatu dezakegun jolasaren bidez. 
Behin sarrera hau irakurri eta ger ziur nago jolasari garrantzia gehiago eta gero eta ghiago landuko duzuela bai eskolan ikasleekin baita zuen sema-alabekin ere.

Jolasak berezko esangura eta helburua du; berezko, funtsezko eta beharrezko osotasuna du, eta, haren bidez, haurrak gauza berriak ikasten ditu, ikertu egiten ditu, sormenaz goztzen du, pentsamenduak adierazten ditu, bulkadak eta emozioak kanporatzen ditu, ametsak betetzen ditu eta helduak debekatzen dion guztia egiten du. Jolasa, naturalki sortzen da haurrengan, eta ingurunearekin harremanetan jartzeko modu berezia da.

Hau guztia esanda jolasaren ezaugarri aipagarrienak honako hauek direla esan dezakegu:
  • Jarduera atsegina da.
  • Jolasak librea, berez sortzen dena eta erabat borondatezkoa izan behar du.
  • Jolasak berak badu helburu bat.
  • Jolasa fikziozko errealitate batean egiten da.
  • Jolas guztiek muga bat dute espazioan eta denboran.
  • Jolasak jarduera dakar berekin.
  • Jolasa haurrari bere burua irmotzeko aukera ematen dio.
  • Jolasak haurraren prozesu  sozializatzailea bultzatzen du.
  • Jolasak desberdintasunak konpentsatzeko, jendea integratzeko eta errehabilitatzeko funtzioa betetzen du.
  • Jolasean, materiala ez da ezinbestekoa.
Esandako guztia kontuan hartuta, ondoriozta dezakegu jolasa librea edo gidatua izan daitekeela berez. Jolas librea berez sortutakoa da, haurrak proposatutakoa, eta lehen aipatu ditugun ezaugarri guztiak ditu; jolas gidatua, berriz, helduak proposatuta sortzen da eta, beraz, ez du askatasunaren eta berezkotasunaren kondizioa betetzen. Beraz, jolas gidatuak, berez, ez ditu lehen aipatu ditugun ezaugarri guztiak betetzen, baina, askotan, haurrak bere egiten du azkenean.

viernes, 19 de octubre de 2012

JOLASAREN GARRANTZIA HAURTZAROAN

 Hain garrantzitsua da jolasa haurtzaroan?


Gaur argitaratu dudan sarreran jolasaren inportantziaz hitz egingo dut.Jolasa haurtzaroko jarduera nagusia da, ezin bestekoa eta funtsazkoa giza garapenerako. Haurraren garapen psikomotorrean, intelektualean, afektibo-emozionalean eta sozialean laguntzen du. Jolasa ezinbesteko beharrizana da, haurrak ekintza behar du, ibjektuak erabili eta harremanak izan eta hori lortzen duena jolasten duenean.

Haur batek ez du jolasten gaixorik dagoela esan genezake. Jolas egiteak oso eragin positiboa du hezkuntzarako eta giza garapenerako.

  • Ikuspuntu biologikotik: Nerbio sistemaren garapena bizkortzen du.
  • Ikuspuntu psikomotorretik: Gorputzaren eta zentzumenen garapena.
  • Ikuspuntu intelektualetik: Ikasi egiten du.
  • Soziabilitatearen ikuspuntutik: Bere parekoekin harremanatzen da.
  • Afektibo ikuspuntutik: Jolasa atsegina, denbora pasa eta bizitzeko poztasuna ematen duen jarduera dela esan genezake.


Jolasekin haurrak bere burua aurkitzen du, ikertzen du, eta sentsipenekin, mugimenduarekin, harremanekin… esperimentatzeko aukera du.

Gaur egun, jolasa haurtzaroan nortasuna eratzen denean, adierazpeneko eta kontrol emozionalerako, funtsazko tresna dela esan dezakegu. Jolasak eginkizun garrantzitsua du haurraren oreka psikikoan, afectivo emozionalean… Jolas jarduerak garapen eginkizun garrantzitsua du, baita eginkizun terapeutikoa.

Laburbilduz, esan daiteke jolasa oso garrantzitsua dela haurraren garapenerako. 

Amaitzeko, bideo bat ikusteko aukera izango duzue, non nik azaldutakoa beste modu batez agertzen den.









viernes, 12 de octubre de 2012

BENETAN, ZER DA JOLASTEA?

Sarrera honekin hasteko inoiz pentsatu duzue zer den jolastea?

Gaurko sarreran jolasaren definizioan zentratuko gara eta hasteko adituek jolasa honela definitzen dutela esan daiteke:

  "Jolasa mugimendu ekintza bat da, eta honen helburu bakarra dibertitzea da. Nahiz eta normalean haurtzaroarekin lotzen den, jolasa, bizitza osoan egiten da. Haurrek, jolasa, espresatzeko eta ideiak eta esperientziak elkar trukatzeko erabiltzen dute. Jolasa plazera sentiarazten du (jolasteko jolasten da). Horren bitartez, haurrek, emozioak eta esperientzia berriak ikasten dituzte, eta talde bateko kide izaten ere ikasten dute. Jolasaren bitartez, haurrak helduen mundura gertura daitezke,; etorkizunean bete beharko dituen rolen bitartez, gaitasun fisikoak, ahozkoak, intelektualak eta komunikaziozkoak landuz..."

Nik beste ikuspuntu batetik azaldu egingo dut zer den jolasa. Debekua ez dena derrigortua da, eta derrigortua ez dena debekua, guk egindako munduan. Behin Bilboko parke batean irakurri nuen: "Prohibido jugar". 
I
Jolastea da ,
eskutik heldu eta hankak paseatzea,
 jolastea da 
pareta hizkitan irakurtzen saiatzea, 
jolastea da 
ziba askatu eta zeba ahozkatzea... 
Noren ideia izan da ama jolasa debekatzea?

II
Jolastea da zilipurdika
lurrak kordea galtzea,
jolastea da adar batetik,
hankak zintzilinkatzea,
jolastea da pixerreketan
parkeak nagikatzea...
Ta kremailera trabatu bat da
jolasa debekatzea.

III
Jolastea da denbora-pasa
ordularia galtzea,
jolastea da enbor batean
zirkuluak kontatzea,
jolastea da kabira igo 
eta kuku kantatzea...
Ta masailean hatz marka bat da
jolasa debekatzea

IV
Jolastea da oherakoan
ilargia itzaltzea,
jolastea da pijama jantzi
eta ametsak esnatzea,
jolastea da kontrabentanan
opari bat zabaltzea,
ta egusenti lapur bat da
jolasa debekatzea.

V
Jolastea da kounpioa,
jolastea da ohatzea,
jolastea da olatutxoa,
jolastea da baratzea,
jolastea da umetokia,
jolastea da etxea...
Adin txikiko kartzela bat da
jolasa debekatzea.

VI
Jolastea da zuhaitz atzean
mundutik ezkutatzea,
jolastea da zapiarekin
betiko eskapatzea...
Eta orduan zer da benetan
jolasa debekatzea?
Zebra bidean agurrik gabe
haur bat abandonatzea

Doinua: Haur txikia


lunes, 17 de septiembre de 2012

BIDEO BAT IPINTZEN

Garrantzitsua al da jolasa haurrentzat eta baita helduentzat ere?

Sarrera honetan psikologa batek  labur-labur jolasaren garrantzia azaldu egiten du. Bideo honekin hasiko naiz gai honetan barneratzen. Adi egon, oso interesantea baita!